Iune Trecet Obeso

Ume moko bat nintzenetik, gurasoek, egia esaten badizuet amak, leku guztietara orri eta margoekin eramaten gintuzten nire ahizpa eta neri. Gure jolas gogokoena hori zen, orri txuri bat hartu eta imajinazioan genituen mundu zoragarri hoiek erreal egitea.

Baina bizitzak beste alde batetara eramaten zaitu, leku grisagoetara, zurrunagoetara, mundu zoragarri horiek ahaztu egiten dituzu eta mundanoagoak diren gauzei garrantzia handiago ematen diezu… honela bukatu nuen Geografiako karrera ikasten.

Karrerako hasierako urteetan ikasgaiez disfrutatu egin nuen, hala ere, segituan konturatu nintzen mapak margotzea gehiago disfrutatzen nuela ikasgaiak ikastea baino.

Neguko egun batean Labkaxitako hacklabera gonbidatu ninduten Pythonen programatuko genuela eta. If, for, while… uff! Ze zaila! Baina aurrera jarraitu genuen, Django ikastera pasatuz. Django interesgarria egin zitzaidan, baina batez ere HTML eta CSSra iritsi ginen momentua. Orduan bai, etxean sentitu nintzen, barnean lotuta zegoen Iunetxo txikia askatu egin nuen eta sormena berriro piztu gauza berrik sortzeko.

Ordurako nire ordenagailua Debian batekin nuen, pertsona burugogor bati esker eta aurrean ireki zitzaidan munduak bukaerarik ez zuela sentitu nuen. Ez nuen denbora gehiago Adobeko programak crackeatzen pasatu beharko eta denbora hori gauza berriak ikasten inbertitu nezakeen.

Nire lehenengo webgunea segituan etorri zen, lagun batek proiektu bat zuen esku artean eta ea parte hartu nahi nuen esan zidan. Antxeta Irratiko webgunea izan zen lehenengoa.

Diseinu askean sartzen joan nintzen, tresnak ezagutuz eta filosofiarekin bat eginez. Hau dela eta, nire diseinuak askeak dira, kultura eta azken finean, mundu aske bat lortzeko.

Orain, Guaixe Sakanako komunikabidean maketatzaile eta diseinatzaile moduan lan egiten dut.

Nirekin kontaktuan jarri nahi duzu?

Idatz nazazu!
  • django
  • inkscape
  • gimp
  • git
  • sass
  • darktable
  • scribus