Lagun batek duela urte asko erakutsi zidan berak egindako konpresa bat, konpresa komertzial kutsakor eta ez osasuntsu hoiek alde batera uzteko. Beti egitekoen zerrendan zegoen, udako arratsalde tonto honetan, bainatzera joateko gogorik ez eta eskulanen bat egiteko gogoarekin, ama eta biok konpresak egiten jarri gara, amaren irrien artean, bere txikitako konpresak nola ziren kontatuz.

Materialak bildu

Etxetik bilatu eta gauza hauek aurkitu ditugu:

  • Amak soberan dituen koloretako kotoizko oihal zatiak
  • Toaila txiki bat
  • Kamiseta zahar bat

Kotoizko ohialak

Toaila eta kamiseta

Txantiloia egin

Modu desberdinetara saiatu gara, baina azkenean modu hoberena orri bat hartu, lautan tolestu eta alde batean forma borobilagoa egin eta bestean, hegalak doazen lekuan, punta borobilak dituen laukizuzen modukoa.

Txantiloia

Muntaia

Behin txantiloia eginda, muntaketarekin hasi gara. Kotoizko bi ohial hartu ditugu eta marrazkia duen aldeak barruraka jarri ditugu, bata bestearen aurrean, honela, behin josia dagoenean eta buelta ematerako momentuan marrazkia kanpoan geldituko da. Gainetik txantiloia jarri diogu jostorratzekin eta zentimetro bateko tartea utzita ingurutik moztu dugu.

Barruan, xurgatzen duten oihalak jarri ditugu, toaila eta kamisetaren bi geruza. Bi oihal hauek hegalik gabe moztu ditugu, hegaletatik hilerokoa ez eskapatzeko.

Mozketa

Muntaia

Josketa

Behin dena muntatuta dugula, josketarekin hasi gara. Josteko makinarekin josi dugu errezago egiteko. Lehenengo inguru guztia josi dugu, alde bat josi gabe utziz.

Josteko makina

Ondoren buelta eman diogu.

Josteko makina

Buelta emanda dagoenean, josi gabeko punta josi eta inguru guztia berriro josi. Xurgatzeko oihalak dauden lekuan ere josketa bat eman, barruko oihalak ondo lotu daitezen.

Josketak

Bi hegalak itsasteko eta kuleroan ez mugitzeko, klak egiten duten botoitxoak jarri dizkiogu.

Botoitxoak

Ondo errematatu korapiloak, askatu ez daitezen eta listo! Zure pototak eskertuko du!

Konpresak

Konpresak

Barkatu argazkien kalitatearekin, mobilakin atera nituelako argi gehiegi ez zegoen leku batean.