Gogoratzen nazuenetan Asun Casasola ipuin lehiaketaren ipuinen bilduma duen liburua sortzerako garaian, Parean elkarteak 13 emakumeri ipuin hauek ilustratzeko eskaera egin ziguten.

Liburua indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatzeko ahalegin kolektiboa da. Auzolana eta herritar izaera ditu zutabe eta Nagore Laffage eta patriarkatuaren biktima izan diren emakume guztiak izan nahi ditu gogoan.

Marcialek

Marcialek nobixotan…

Marcialek nobixotan hala agindu bazion ere

ez darama erregina bizimodurik Maria Angustiasek.

Lau bider erditu da, eta lauetan aurpegi borobil eta begi beltz handiko neskatoa

munduratu du.

Bostgarren haurdunaldi honetan ere,

seguru dago emea duela aldean daramana.

Entzun beharko dio senarrari berari egozten etxeko erregina ez izatearen errua.

Jasan beharko du amaginarrebaren begirada zorrotza.

Baina hartua du ebatzia Maria Angustiasek,

inork nahi ez duen alaba horri Maria Felicidad ipiniko dio izena,

eta guztiaren, guztien eta bere buruaren kontra ere

zoriontsu egingo du alaba hori,

eta guztiaren eta guztien gainetik zoriontsu izango da bera ere.

Webgunera joan