Gogoratzen nauzuenetan

Eskuartean duzun liburua indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatzeko ahalegin kolektiboa da. Auzolana eta herritar izaera ditu zutabe eta Nagore Laffage eta patriarkatuaren biktima izan diren emakume guztiak izan nahi ditu gogoan.

2008ko uztailaren 7an hil zuten Nagore Laffage. Ordutik, baina, izugarria izan da haren amak, Asun Casasolak, erakutsitako indarra eta kemena. Bere izena duen Ipuin Lehiaketarekin Asun omendu nahi izan dugu Irungo hainbat eragilek, baita lehiaketak izandako bi edizioetan parte hartutako 500 pertsonek ere.

Ipuin horietako batzuk eskuartean dituzu orain, hainbat emakume ilustratzailek mimoz egindako marrazkiekin lagunduta.

Ilusioz eta elkarlanean erditutako lana da hau, orain zure proiektua ere badena.

Gozatu, hausnartu eta elkarbanatu.

Guztiok garelako Nagore.

Webgunera joan